Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Ikus-entzunezko Komunikazio Planak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES
31 abuztua, 2015Begira

#Zinergentziak15

Oso proiektu berritzailea iruditu zitzaidan lehen aldiz Zinergentziak 14 aurkeztu zidatenean. Zinebik sustatzen duen jardun horretan, azken txanpan behar izan zuten nire lana, bideoaren postprodukzioa egiteko.

Baina aurten hasieratik egoteko ohorea izan dut, edizioan eta arlo teknikoan laguntzeko. Eskertu egin nahi diet Vanesa Fernandez, Patxi Azpillaga eta Esti Alonsori nigan jarritako konfidantza!

Zinergentziak15 proiektuaren erronka film kolektibo bat sortzean datza. Beraien artean harremanik izan gabe proposatzen diren 4 zuzendarik elkarlanean sortu behar duten dokumental bat alegia. Entretenigarria eta aberasgarria izan da oso, Maddi Barber (Iruñea, 1988), Jesus Mari Palacios (Donostia, 1980), Cristina Ezquerra (Bilbo, 1987) eta Aitor Gametxo (Lekeitio, 1989) lanean ikustea. Interesgarria eta poztekoa benetan Zinebik sormen dokumentalaren alde egindako apostua.

2 de Mayo kalean biltzen izan gara egin eta pentsatutakoak amankomunean jartzen eta urrengo pausuak erabakitzen. Lan orduak eta Estiren eskutik heltzen ziren ojaldrezko lazoak pasa ahala, proiektua bere azken txanpara iritsi da. Edizioekin bukatu ostean, kobazuloan daukagu proiektua, hau da, Xanti Salvador audio postprodukzio lanetan ari da nik irudiarekin bukatzen dudan artean.

Emaitza? Nola ez azaroan Zinebi 56.aren baitan!

#dokumentala
Aurreko bidalketa Lehen txanpa bukatzeko… balorazioa eta oporrak! Hurrengo bidalketa Itsasoari Begira CINE INVISIBLE festibalean

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo

× Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Aceptar