Nola eragiten dio paisaiaren aldaketak memoria kolektiboari? Inguru hauetan badirudi ezer gutxi egon dela gure historia hurbilean, ia ia ahaztu egiten zaigu hiriko eragile indartsuenetako bat izan zela bertan duela… ez hainbeste.
Euskalduna ontziola eta bere jendea ardatz izango dituen dokumental proiektua daukagu martxan. Baina batez ere memoria izango da protagonista. Langileen memoria, familien memoria, borroka baten memoria… gure hiriaren memoria. Atzo tokira hurbildu nintzen eta hona hemen lokalizazioak eman zituen argazki batzuk.



