ERAKUSKETA
ZORROTZAURRE, ISLA BIZIA
#bideoa #edizioa #erakusketa
ERAKUSKETA
#bideoa #edizioa #erakusketa
Ideaholiks komunikazio eta diseinu estudioak dokumentatutako, diseinatutako eta ekoitzitako erakusketa proiektua da, non Begira Produkzioak “Zorrotzaurreren memoria bisuala” izeneko erakusketako ikus-entzunezko zenbait euskarri filmatu eta muntatu zituen.
Erakusketa ibiltari bat da izan da eta Eugenio Olabarrieta plazan eta Casilda Iturriza parkean egon da kokatuta.
Bilboko Udalak, “Zorrotzaurreko Memoria Bisuala” izeneko erakusketa ibiltaria abiarazi zuen Abenduaren 3an, agerira ekartzearren inguru horren jatorri historikoaren balioa eta industria-arotik gaur arte izan duen eraldaketaren eta bilakaeraren balioa.
Hala, bada, Zorrotzaurreren eta Deustuibarraren historiara gerturatzeko erakusketa honetan, bat-bateko argazkiak balira bezala, oraintsuko historiako gizarte eta ekonomia zikloetako ikusizko lekukotzak eta protagonistak bildu dira halaber, itsasadarraren ertz honen jatorria bere inguruabarretan erakutsi da, ontziolen, marinelen eta nabigatzaileen jarduerarekin baitago lotuta (XIV-XIX mendeak).
Memoria kolektibo bat berreskuratu nahi izan da, auzotarren eta langileen eta erakundeen gomuten, bizipenen, egitateen, sentimenduen eta harreman eta jardueren bidez eta horretarako 15 elkarrizketatik gora grabatu eta editatu ditu Begirak.
BEZEROA: Bilboko Udala
EKOIZPENA: Ideaholiks
IRUDIA: Zirriborro Produkzioak
EDUKIEN ARDURA: Ideaholiks
MUNTAIA: Nagore Ruedas