Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

ERAKUNDEENTZAT BIDEOA

¿Qué es la transparencia?

#video #arquitectura #grabación #edición #postproducción

Animazio bideoak videoscribing teknika erabilita. Dominion Digitalekin elkarlanea, Bizkaiko Foru Aldundia da azken bezeroa. Videoscribing edo videoscribe delakoa geroz eta gehiago erabiltzen den teknika da, batez ere erakunde edota enpresek azalpen bat ematea edo aurkezpen bate egitea dutenean helburu. Animaturiko grafikoak marrazten ditu esku batek off ahotsak azalpena ematen duen bitartean. Modu honetan, askoz errazagoa da ikuslearentzat mezua osorik jasotzea. Eta kontuan izan dezagun, askotan ikuslea bezero potentziala izan daitekeela.

Gardentasuanren inguruko bideo honen enkargua jasoaz bat ohartu ginen, azalpen mota hau komunikatzeko modu egokia topatu ezean, emaitza astuna izan zitekeela. Foru Aldundia bezalako erakunde batek hiritarrekin konektatu nahi badu horrelako mezuak bidaltzeko ezinbestekoa da mezua edukiontzi arin eta entretenigarri batean sartzea, ikuslea aspertu ez dadin.

Grafiko animatuen aukera adibide ona da horretarako eta bereziki videoscribe teknika entretenigarria suertatzen da; eskuak nola marrazten duen ikusteak erakarri egiten du aurrean daukana. Estilo hau mezu arin eta freskoarekin bateratuz gero, erakundearen irudia ere hobetzera heldu daitekeen erabakia izan daiteke.

Bideo honetan storyboard eta edizioa Larraitz Zuazoren lana izan dira. Ilustrazioa aldiz Ander Mendiarena da, Begiraren kolaboratzaileetako bat ilustrazio edo animazio lanen inguruan, hain zuzen ere. Zuria, beltza eta gorrira mugatzea erabaki genuen kolore paleta Bizkaiko Foru Aldundiaren korporazio gamarekin bat eginez. Off ahotsa Itxaso Quintanarena da; ahots fresko eta arina bideoen estiloari jarraki.

Video institucional Transparencia
Video institucional Transparencia
Video institucional Transparencia

TEKNIKA: Videoscribing / animazioa

BEZEROA: Diputación Foral de Bizkaia

KOLABORAZIOA: Dominion Digital

ILUSTRAZIOA: Ander Mendia

MUNTAIA: Larraitz Zuazo

OFF AHOTSA: Itxaso Quintana

PRAKTIKATU ETA BIZI
Promozioa

PRAKTIKATU ETA BIZI

KOBAN BIDEOKLIPA
Bideoklipa

KOBAN BIDEOKLIPA

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo