TELEBISTA
TA BIHAR ZER?
Euskal Telebistarentzat ekoiztutako saioa
TELEBISTA
Euskal Telebistarentzat ekoiztutako saioa
“Ta Bihar Zer?” 2022ko uda eta udazken bitartean ekoiztu eta grabatutako sei kapituloko saioa da. Leire Palaciosek gidatuta, asteartero emititu da prime time ordutegian (22:30etan) ETB1en, urtarrila-otsaila bitartean.
Astero-astero gai unibertsal bati heldu dio Leire Palaciosek, hiru elkarrizketatik abiatuta hausnarketa eta eztabaidarako tartea izan duen bidaia berri honetan. Oraina eta iragana oinarri hartuta, etorkizuna irudikatzeko eta amesteko ere balio du programak. Sexua izan zen lehenengo saioaren gaia, eta horren ostean familiari, estetikari, zahartzaroari, Influencerrei eta Euskarari helduko diote. Saioak oso bereizitako bi zati ditu. Programaren lehen zatia elkarrrizeta saio bat da, eta bigarrena aldiz, gazteen arteko solasaldia. Lehenengo zatiari dagokionez, gaiari lotutako hiru elkarrizketa planteatzen dira hiru ikuspuntu kontrajarritatik, eta Leirek asteko hiru protagonistekin topo egiten du norberaren herri edo hirian. |
Astero-astero hiru elkarrizketatuetatik bat aurpegi ezaguna izan da, horien artean, Iker Galartza pailazo eta aktorea, Aitzole Araneta sexologoa eta Donostiko Udaletxeko zinegotzia, Ines Osinaga artista, Leire Martinez abeslaria, Odei Barroso bertsolari eta raperoa, Xabier Euzkitze telebista aurkezlea edota Arantxa Urretabizkaia idazle eta kazetaria.
Saioaren bigarren zatian berriz, Leire Palacios gazte talde batekin elkartu izan da. Astero-astero gazte ezberdinek parte hartu dute eta bakoitzaren bizipenetatik tiraka etorkizunera begira jartzeko behar beste helduleku eskuratzeko helburuarekin egin dituzte topaketak. Begira Produkzioak ekoiztutako programa da eta Ane Rotaetxek zuzendua. Gidoilari lanetan Kerman Díaz ibili da eta irudiaren arduran Zirriborro eta Berde aritu dira. Edizioan berriz, Zirriborro eta Begira Produkzioak. |