Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

SPOTA

Praktikatu eta Bizi

#bideoa #euskara #grabaketa #edizioa #postprodukzioa

Aurten ere Bilboko AEK gugana etorri da Praktikatu eta Bizi programaren matrikulatze kanpainan argitaratuko duen bideo sorta eskatzeko. Biziki pozten gaitu urte batetik bestera errepikatzen duten bezeroak izateak!

Proiektua, beraiek eskeintzen duten programa nola egituratzen den ikusita, 4 bideo laburretan banatzea erabaki genuen. Helburua jendea erakartzea da, euskaraz praktikatzeko AEK-k hiritarren esku jartzen dituen ekimen desberdinetan apuntatu dadin.

Horretarako, oraingoan ezinbestekoa iruditu zitzaigun indar guztia irudian jartzea, emaitza garbia, erakargarria eta egunekoa lortzeko. Lokalizazioen aukeraketak berebiziko garrantzia izan zuen prosezu honetan. Bestalde, kontu haundia izan genuen atrezzo eta jantzien aukeraketan, argazkiaren osotasuna erabakitako kolore eta tonoekin bat izan zedin.

Lau bideoen grabaketarako Berde Produkzioak ekoiztetxeko lantaldea aukeratu genuen. Larraitz Zuazo izan zen errealizazio eta muntaiaren arduraduna eta Elena Galdiz ekoizpen eta artistikarena.

BEZEROA: Bilboko AEK

ARGAZKIA: Berde produkzioak

ERREALIZAZIOA: Larraitz Zuazo

EKOIZPEN ARDURADUNA: Elena Galdiz

MUNTAIA: Larraitz Zuazo

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo