Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

SPOT

OLENTZERO 2017

#bideo #spot #ekoizpena #grabaketa #edizioa #postprodukzioa

2017ko Gabonen bezperan, Bilboko udalaren eskutik heldu zitzaigun enkargua. Abenduaren 23an Olentzerok Bilbon egingo zuen agerraldira familiak gonbidatu eta animatzea zen helburua bideo formatuan.

Hortzmuga Antzerki taldearekin elkarlanean, hiru ataletan banatuko zen historioa proposatu zitzaion Udalari. Horrela, Gabon bezperetan, banan banan argitaratuko ziren atalak sare sozialetan, familiengan ikusmira eta irrika sortuz, hurrengoan zer gertatuko ote zen. Hare gehiago, historioaren bukaera ulertzeko, ezinbestekoa izango zen, 23an bertara hurbildu eta norberak ikustea zer gertatzen zen.

 

Hortzmuga zuzendaritza artistikoaz arduratu zen eta Begirak irudiaren inguruko lantaldea osatu zuen proiektu honetarako: Larraitz Zuazo errealizazio eta edizioan. Grabaketak pare bat egunetan egin zirenez, batean Berde Produkzioak taldeko jendea izan zen argazkiaren arduraduna eta bestean Juantxu Beloki. Elena Galdizek hartu zuen ekoizpenare ardura.

Irudiaren postprodukzioa lantzerako orduan, atmosfera magikoa sortzea zen helburua. Koloreen saturazioa eta irudiaren tratamendu indartsuarekin jolastu genuen horretarako.

Azkenik, Ibon Agirreren lana da edizioa laguntzen duen musiken grabaketa eta edizioa.

BEZEROA: Bilboko Udala

ELKARLANA: Hortzmuga antzerki taldea

IRUDIA: Berde Produkzioak, Juantxu Beloki

ERREALIZAZIOA: Larraitz Zuazo

EDIZIOA/POSTPRODUKZIOA: Larraitz Zuazo

INSTROAK Vol.III
Bideoklipa

INSTROAK Vol.III

BiscayAPP
Erakundea

BiscayAPP

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo