Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

TELEBISTA

MUNDUKO PLAZAN

Euskal Telebistarentzat ekoiztutako bidaia sorta

Munduko plazan 2021ko udaberrian ekoiztu eta grabatutako sei kapituloko bidaia sorta izan da.

ETB1en, prime time ordutegian (22:30etan), emititu da iraila-urria bitartean.

Munduko plazan ez da soilik bidaia saio bat izan, izan ere, munduko txoko ezberdinetan bizi diren euskaldunen bila joan gara, beraien begietatik bizi duten hiri hori hobeto ezagutzeko asmoz. Bertan bizi diren euskaldunek gainera planak proposatu dizkigute, hirietan bertan egin beharreko bisitak, jan beharreko jakiak ala ezagutu beharreko txoko kutunak deskubrituz.

Varsovia eta Krakoviara, Mexiko Hirira, Atenasera, Istanbulera, Lisboara eta Zurichera abiatu gara eta bertako soinu, usain eta koloreak bildu ditugu, ordubeteko iraupena izan duen programa bakoitzean.

Berebiziko zailtasuna izan du produkzioak pandemia bete-betean zegoenean mundu zabalera bidaiatu garelako.

Lan taldeari dagokionez, Ane Rotaetxe izan da saioaren zuzendari, Markel Suarez errealizadore eta Leire Palacios aurkezle. Produktore eragilea Larraitz Zuazo izan da.

Kamara lanetan Nere Falagan eta Mikel Villegas aritu dira eta edizioan berriz Iker Maguregi eta Jon Gandasegi. Erredakzio lantaldea Ana Iruretagoyenak eta Lorea Perez de Albénizek osatu dute.

Sare sozialen ardura Nagore Murielena izan da.

Munduko plazan telebista saioa BEGIRA PROODUKZIOAK ekoiztu du DOXA PRODUCCIONES eta BERDE PRODUKZIOAKekin kolaborazio estuan.

ZUZENDARIA: Ane Rotaetxe

ERREALIZAZIOA: Markel Suarez

AURKEZLEA: Leire Palacios

PRODUKTORE ERAGILEA: Larraitz Zuazo

KAMERA OPERATZAILEAK: Nere Falagan eta Mikel Villegas

EDIZIOA: Iker Maguregi eta Jon Gandasegi

ERREDAKZIOA: Ana Iruretagoyena eta Lorea Perez de Albéniz

SARE SOZIALAK: Nagore Muriel

Danone
Publizitatea

Danone

Nosotras, mujeres de Euskalduna
Dokumentala

Nosotras, mujeres de Euskalduna

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo