Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

PUBLIZITATEA

Gure Esku Dago

#video #spot #producción #grabación #edición #postproducción

2015eko udaberrian Gure Esku Dago ekimenak enkargua proposatu zigun spota egiteko. Ekainaren 21ean hiriburuetan egitekotan ziren ekitaldietara jendea erakartzea zuen helburu proiektuak. Kanpaina jostearen eta elkarlanaren inguruan aritu zen ordurarte eta spotak ere hildo beretik jarraitu behar zuela pentsatu genuen. Denon arteko lanaren ideia indartu behar genuen beraz. Gidoi lanetan aritu ginen Gure Eskuko Komunikazio lantaldearekin batera. Hala erabaki genuen, spotean ikusten den historio txikiaz gain, euskal kulturako pertsonaia esanguratsuen mezu zuzenak txertatzeak ere indarra emango ziola emaitzari. Anje Duhalde, Ana Urrutia, Jose Angel Iribar, Estitxu Fernandez, Aitziber Garmendia eta Gorka Aginagaldek gustora onartu zuten parte hartzea.

Larraitz Zuazok zuzendu zuen proiektua Ane Rotaetxe eta Juantxu Belokirekin lantaldea osatuz, lehena produzio buru eta bigarrena irudiaren arduradun izan zirelarik. Musikaren sortzailea Joxe Mendizabal izan zen eta bete betean asmatu zuen lanarekin; abestiak emozioa gehitzen dio emaitzari.

Spot publicitario Gure esku dago
Spot publicitario Gure esku dago
Spot publicitario Gure esku dago
Spot publicitario Gure esku dago

TEKNIKA: Bideo grabaketa / Canon C300

BEZEROA: Gure Esku Dago

ARGAZKIA: Juantxu Beloki

ERREALIZAZIO ETA MUNTAIA: Larraitz Zuazo

EKOIZPENA: Ane Rotaetxe

ELHUYAR
Erakundea

ELHUYAR

OLENTZERO 2017
Promozioa

OLENTZERO 2017

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo