DOKUMENTALA
DISEINUAREN ARTISAUAK
#dokumentala #grabaketa #muntaia #postprodukzioa
DOKUMENTALA
#dokumentala #grabaketa #muntaia #postprodukzioa
Iraupena – 1:15min
Hizkuntzak – Gaztelania eta euskara (azpitituloak ingelesez)
Diseinuaren artisauak – Artesanos del Diseño dokumentala 2021eko Euskadiko Nazioarteko Akitektura Bienalaren programazioaren barruan, 2021eko azaroan, estreinatuko den dokumentala da.
2021eko neguan grabatutako lan honetan, diseinuzko altzairuei dedikatutako zortzi enpresen historia biltzen da, testigantza pertsonalak eta kolektiboak batuz.
15 elkarrizketa inguru jasotzen ditu piezak, enpresen sortzaileei eta beraien lekukoa hartu duten oinordekoei baita ere. Hortaz gain, Gorbeialdeko, Orozkoko pagadietan, grabatutako irudiez eta enpresek beraiek eskainitako artxiboaz gozatzeko aukera ere eskaintzen du.
Akaba, Arkaia, Ondarreta, Sellex, Enea, B.Lux, Treku eta Imat enpresen atzean dauden gizon eta emakumeen bizipenak jasotzen ditu dokumental honek, ikuspegi humanistikoari eta historikoari arreta jarriz.
2021eko urtarrila-maiatza bitartean ekoiztutako lana izan da, HABIC, diseinu klusterraren enkarguz.
DISEINUAREN ARTISAUAK – ARTESANOS DEL DISEÑO dokumentala ikusgai:
Azaroak 11, 18:00 – Arte Ederretako Museoa (Bilbo)
Azaroak 18, 18:00 – Villa Suso Jauregia (Gasteiz)
Azaroak 25, 18:00 – Euskadiko Arkitektura institutoa (Donostia)
ZUZENDARITZA: Ane Rotaetxe Torrontegi
ERREALIZAZIOA: Zigor Etxebarria eta Markel Suarez
EDIZIOA: Iker Maguregi Luzan
EKOIZPENA: Begira Produkzioak
DRON: Dronetikan