Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

ERAKUNDEA

BiscayAPP

#bideo #animazioa #videoscribe #whiteboaranimation

Animazio bideoak videoscribing teknika erabilita. Dominion Digitalekin elkarlanea, Bizkaiko Foru Aldundia da azken bezeroa. Videoscribing edo videoscribe delakoa geroz eta gehiago erabiltzen den teknika da, batez ere erakunde edota enpresek azalpen bat ematea edo aurkezpen bate egitea dutenean helburu.

Animaturiko grafikoak marrazten ditu esku batek off ahotsak azalpena ematen duen bitartean. Modu honetan, askoz errazagoa da ikuslearentzat mezua osorik jasotzea. Eta kontuan izan dezagun, askotan ikuslea bezero potentziala izan daitekeela.

Grafiko animatuen aukera adibide ona da horretarako eta bereziki videoscribe teknika entretenigarria suertatzen da; eskuak nola marrazten duen ikusteak erakarri egiten du aurrean daukana.

Estilo hau mezu arin eta freskoarekin bateratuz gero, erakundearen irudia ere hobetu dezakeen erabakia izan ere daiteke.

Kasu honetan bideoak lehiaketa batean parte hartzera dei egiten du, bestelako teknika edo komunikazio bideak erabiliz helduko ez litzatekeen publikoarengana helduz.

Ilustrazioak Ander Mendiarenak dira. Oraingoan ere zuria, beltza eta gorrira mugatzea erabaki dugu kolore paleta Bizkaiko Foru Aldundiaren korporazio gamarekin bat eginez.

TEKNIKA: VIDEO SCRIBING

AZKEN BEZEROA: Bizkaiko Foru Aldundia

ELKARLANA: Dominion Digital

ILUSTRAZIOAK: Ander Mendia

ANIMAZIO ETA MUNTAIA: Larraitz Zuazo

OFF. Control no es amor
Erakundea

OFF. Control no es amor

BiscayAPP
Erakundea

BiscayAPP

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo