Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

PUBLIZITATE SPOTA

Baserria Km0

#spot #grabaketa #edizioa #postprodukzioa

Baserria KM0 hanburgesak telebistan publizitatzeko spota enkargatu zigun Harakai Abeltzainen kooperatibak.

Bertoko produktua eta kalitatezkoa dela adierazteko, irudiaren kalitatea eta pertsonaien eta grabaketa espazioen aukeraketan harreta berezia jarri genuen. Mendietako paisaia eta baserri mundua agertzeaz gain, ingurune hiritarragoa ere sartzea garrantzitsua zela iruditu zitzaigun. Familia giroa, baina baita jende gaztea ere agertzen da; irudi tradizionala eta egunerokoagoa era naturalean uztartzen dituen iragarkia egitea zelako helburua.

Proiektua Larraitz Zuazok zuzendu zuen, Arnau Mata argazki zuzendari zelarik.

Grabaketarako erabili zen materiala, zera izan zen: Arri Alexa Mini kamera Zeiss objetiboekin. Postprodukzioan, Alex Argoitiaren lana, ahalik eta irudi natural eta garbiena lortzea izan zen gure helburua. Janaria eta ingurune naturalaz ari garenez, ahalik eta artifizio gutxien gehitu genion irudiari.

ZUZENDARIA: Larraitz Zuazo

BEZEROA: Harakai kooperatiba

ARGAZKIA: Arnau Mata

EDIZIO/POSTPRODUKZIOA: Larraitz Zuazo, Alex Argoitia

ZINEBI 63
Erakundea

ZINEBI 63

ERRESIDENTZIAK
Erakundea

ERRESIDENTZIAK

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo