Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES
4 apirila, 2017Begira

“163 Días” dokumentalaren grabaketa.

Pasadan ostiralean bukatu genuen 163 Días dokumentalaren grabaketa. Hiru astetara mugatu behar izan dugu fase hau daukagun produkzio denbora laburra dela eta. Izan ere, maiatzean ETBn emititzea da asmoa. Dena den, eguraldia alde eduki dugu eta ongi burutu ahal izan dugu plangintza!!

Duela 50 urteko historio baten atzetik ari gara oraingoan. Etxebarriko Laminación de Bandas en Frio enpresako langileek 163 egun iraun zituen greba luze eta gogorra egin zuten. Frankismo garaiak bere historian jasan duen grebarik luzeena. Diktadura garaiak zirela kontuan hartuta, zer esanik ez jende honek nolako errepresio eta indarkeria pairatu zituen 6 hile horietan zehar. Dena dela, harro esan dezakete gaur egun sistema kolokan jarri zuela greba hark. Horren adibide dira, estatuak erabili behar izan zituen trikimailu zikinak langileak lanera buelta zitezen saituz; mota guztietako presioak, osasun txartelak ukatzea, beste inon lanik egiteko aukera kentzea, langileei etxeak kentzearen mehatsuak…

Baina borroka haren inguruan izugarrizko sarea sortu zen. Elkartasuna bazter guztietatik zetorren, alboko enpresetatik, diru bilketak, jendearen laguntza grebalariak izkutatzeko… Berebiziko garrantzia izan zuen gainera abade eta jesuita talde batek hartu zuen jarrera aktiboa greba babesteko.

Azkenean, 1967ko apirilean salbuespen egoera deitu zuen erregimenak. Honek suposatu zuen errepresio eta indarkeria (atxilotuak, deportatuak…) langileak eta familiak etxe gabe geratzeko arriskuarekin bateratu ziren eta maiatzean greba bertan behera uztera behartuta sentitu ziren Bandaseko langileak.

Dokumentala Doxa Producciones ekoiztetxearen proiektua da. Elkar ezagutu berri dugun arren, giroa bikaina izan da grabaketan; plangintza estua humore onean betetzeko ezinbestekoa! Orain… editatzera!!

Grabación del documental 163 días
Grabación del documental 163 días
Grabación del documental 163 días
Grabación del documental 163 días
#argazkiak #bideo edizioa #dokumentala #grabaketa
Aurreko bidalketa “Nosotras, mujeres del Euskalduna” dokumentalaren grabaketa Hurrengo bidalketa WomenCinemakers: Larraitz Zuazori elkarrizketa

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo