2015eko Uztaila
Enkargu polita heldu zitzaigun 2014. urte bukaeran: EIKEN TALENT 2014 saria irabazi zuen proiektuari forma ematea.
Lohizune Amatriak umeentzako albistegi batekin irabazi zuen lehiaketa, eta guk hurrengo pausua eman behar genuen, proiektua garatzea ikusentzunezko formatura eramanda. Bide errezagoak egongo ziren, zihur, batez ere alde ekonomikotik begiratuta, baina gaia proposatu zidaten momentuan animazioz egitea polita izango litzatekeela pentsatu nuen.
Ezinezkoa izango litzateke beraz egin dugun lana gauzatzea, Katue Estudioko mutilek proiektua beraiena balitz bezala hartu eta buru belarri sartzea erabaki ez balute. Edukiak lantzeko, umeentzako saioeta esperientzia ezin hobea dakarren Lorea Perez de Albenizekin harremanetan jarri eta… aurrera!
Gure inguruko albisteak jorratzeko, 3d teknika, motion graphics eta irudi errealarekin uztartu ditugu. Lantalde polita sortu dugu eta esperientzia izugarria izan da. Emaitzarekin pozik eta nik behintzat asko ikasi dudanaren sentsazioarekin bukatu dut! Mila esker beraz proiektuan parte hartu duzuenoi eta Irusoin ekoiztetxeari gauzak hain erraz jartzearren. Eta lehen pilotoaz haratago jarraituko dugu? Bai ezta..?!
Larraitz