Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES
7 urria, 2021Begira

Munduko Plazan, azken bi saioak ETB1en!

Gaur Lisboara goaz, astelehenean Poloniara.

Begira Produkzioek ETBrentzat ekoiztutako saioa izan da MUNDUKO PLAZAN. Leire Palacios aurkezle, ekoizpen honetarako propio lan talde ezinhobea osatu genuen eta

apirilean hasi genuen gure nazioarteko abentura.

Pandemia bete-betean zegoela gure hegaldia hasi genuen; Mexiko, Istanbul, Varsovia eta Krakovia, Atenas, Lisboa, Zurich eta Basilea.

Bi hilabete, sei herrialde, hamaika istorio.

Pribilegiatuak sentitu ginen, baita urduritasun puntu extra batekin ere, produkzioak berak izan zituen zailtasunengatik osasun egoera zela eta. Bakoitza bere udalerritik mugitu ezin zenean gu munduko beste puntara gindoazen! Eta erronkak gustoko ditugunez gozamenerako tarte xelebreak eskeini dizkigu saioak.

Eta zer ikusi ahal izango dugu MUNDUKO PLAZAN saioan?

Gaur Lisboara salto egingo dugu, argiaren hirira, mimo handiz zaindutako soinu bandarekin.

Musika portugesa gustoko duenak gozagarri izango du gaur gauekoa.

Eta zubirako planik ez baduzue astelehenean MUNDUKO PLAZAren azken kapituloa emitituko da, adi! Ez da ostegunean joango azken saioa, astelehenean baizik. Ordutegian aldaketarik ez, gaueko 22:30etan.

Azkenaldian esan ohi dute Varsovia Berlin berria dela, gero eta hiri gazteago eta kosmopolitagoa bilakatzen ari delako. Aitor Arruzaren eskutik Varsovian barrena murgilduko gara, berak duela 20 urte eta gaur eguneko Varsoviaren arteko aldeak deskubrituz.

Bi aukera, beraz, munduko txokoetaz gozatzeko. Ez galdu!

Aurreko bidalketa BILBAO AURRERA Hurrengo bidalketa Zinebi 63

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo