2015 urtea aldaketekin hasi zen. Aurreko urteetan DIRUDIren izenpean garatutako proiektua bukatutzat emanda bide berri bati ekin genion. Ilusio eta indarrez beteta, BEGIRA BIDEOAK sortu zen. Gure burua ez dugu ekoiztetxe edota enpresa bezala ulertzen, baizik eta proiektu bakoitzak eskatzen dituen beharrizanetara moldatzen den kolektibo bezala. Ikusentzunezko munduan lanean urte dexente daramagun profesionalak hurbildu gara eta batu egiten gara momentu bakoitzeko exigentzien arabera.
Lehen balorazioa ezin hobea da benetan! BEGIRA BIDEOAK urtarriletik bere fruitutxuak ematen hasi zen Pagoberri News proiektuarekin. Eta bide beretik jarraitu dugu, lantalde polita sortuz Gure Esku Dago ekimenerako espotean erakutsi genuen bezala. Askotan esan dugun bezala, errepikatzeko ekipoa!!
Lan ordu piloa izan dira baina esperientzia oso aberasgarria. Beraz, lehen txanpa hau bukatutzat emango dugu balorazio oso positiboa eginez eta, nola ez, oporrekin! Iraletik aurrera… gehiago!