Larraitz Zuazo. Koordinazio burua.
Bideokliparen magiak ekarri ninduen mundu honetara eta ondoren dokumentalaren aukerek emozionatu ninduten. Urteetan ibili izan naiz telebista saioetarako errealizazio lanetan, baina azken aldian nire ametsa egi bilakatuta, Begira izeneko proiektu propioa martxan jarri nuen, eta hori gutxi balitz, ibilibide hau dokumentalen zuzendaritza lanekin uztartu ahal izan dut.
Ane Rotaetxe. Edukien arduraduna.
Komunikazioak, bere zentzu zabalenean, beti eduki nau nahiko atrapata. Zelan komunikatzen garen, zertarako eta noraino heldu gaitezken komunikazio bide ezberdinen bitartez. Taldelana beti izan dut oso gustoko, bakoitzak dauzkagun gaitasunak biderkatu daitezkelako eta gainera feedback-a oso osasuntsua dela uste dut. Biak uztartu ahal izatea eskeini dit BEGIRAK.
Elena Galdiz. Produkzio arduraduna.
Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna, antolatua eta aurreikuspen-izaerakoa, aspaldidanik ari naiz ikus-entzunezko errealizazioan eta mota guztietako proiektuen produkzioan: zinema, antzerkia, publizitatea, telesailak, dokumentalak. Detaileen gaineko arretak bereizten gaituela uste duenetaoa naiz eta proiektu guztiei energia eta ilusio bera eskaintzen diet, azken emaitza ahalik eta onena izan dadin.
Gure begirada bada…
Jakin-minekoa: Begiak zabalik dauzkagu momentu oro gertatzen dena ongi ikusteko. Punta puntakoak izan nahi dugu berrikuntzan eta originalitatean, hauexek baitira dira Begiraren nortasuna definitzen duten ezaugarriak.
Disziplina anitzekoa: Gaur egungo joerei moldatuz, Begirak ikus-entzunezko emaitza berritzailea eta aldakorra eskeiniko dizu, proiektu bakoitzera egokitzen den lantaldearen eskutik.
Gogotsua: Proiektu berriek emozionatu egiten gaituzte eta ilusio haundiz hartzen dugu erronka bakoitza.
Hurbilekoa: Gure bezero eta ikus-entzuleekin tratu zuzena edukitzea gustatzen zaigu, elkarlanean oinarritzen diren prosezuak sustatuz.
Ez dizkizugu betaurrekoak ipiniko, ezta bista neurtuko ere, baina gauzak egiteko modu berri bat erakutsiko dizugu.
PREST ZURE PROIEKTUA MARTXAN JARTZEKO? JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN HEMEN