ZER da
Zure enpresaren edo kanpainaren ikus-entzunezko komunikazio plana prestatzen dugu zure mezuak zure bezeroei modu eraginkorrenean hel diezaieten. Lau zatitan banatzen dugu lana:
planaren estrategia zehaztea
ikus-entzunezko edukiak sortzea
plana bera abiaraztea zure enpresaren komunikazio kanalen bidez
planaren eragina neurtzea
ZERGATIK proposatzen dizugu
DIGITALIZAZIOA
Datorkiguna gaurkoz ez daukagu aurretik asmatzerik, ziurgabetasuna begibistakoa da; baina, bestalde, hurbiltasun fisikoa ezinezkoa bihurtu denean pertsonak kanal digitalak erabiltzen ari dira bere sozializatzeko, komunikatzeko eta konektatuta egoteko duten beharra asebetetzeko. Hortaz, enpresen komunikazio digitaleko kanalak inoiz baino baliotsuagoak dira orain. Gainera, enpresek/markek bere nortasuna aldi berean modu irmo baina malguan kudeatu beharko dute bere bezeroekin enpatizatzeko. Hori batipat digitalizazioak ematen digu unean-uneko beharretara egokitu gaitezkelako.
IKUS-ENTZUNEZKO FORMATUA
Bezeroaren lekuan jarri behar dugulako gure burua, eta hura testuinguru infopandemiko batean bizi da. Bertan ikus-entzunezko formatuak bereziki ahalbidetzen du zure enpresaren mezu argi eta zuzenak nabarmentzen. Eta, bestalde, audiobisuala joera kulturala izan ez ezik pandemian zehar jendarteko komunikazioa formatu horretan zabaldu delako.
BEZEROEKIN KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA
Neurrira ekoiztutako mezu neurrikoak jasoko dituztelako zure bezeroek, ez gehiegi ezta gutxi ere, haiek saturatu gabe. Horretarako plangintza bat aurreikusten dugu lau aldagai kontuan hartuz: zure enpresaren/markaren nortasuna eta balioak, zure enpresaren edota kanpainaren helburuak, zure sektorearen joerak eta zure bezeroen ezaugarriak.
ZERTARAKO balio dizu
Bezeroek zure markarekin duten esperientzia indartzeko
Komunikazio zuzena eta arina baliatu zure markaren inguruko komunikatea itsasgarri emozionalarekin hornitzeko
Mezuarekin asmatzeko. Horretarako mezua izan behar da baliagarria, bereizlea, esanguratsua eta eraginkorra
Bezeroekiko komunikazioa egunerokoan txertatu haiekin gauzatzen den hartu-emanetik baliozko informazioa jaso ahal izateko
Omnikanalalitatearen beharrei erantzunez zure markaren/kanpainaren ikus-entzunezko edukiak egokitu bezero bakoitzari gustukoen duen kanaletik helaraz diezaion mezua
Komunikazio estrategikoa prozesu antolatu bat denez bidearen mugarriak aurreikusita eduki egokia helarazteko bezeroei dagokion unean
Egindakotik beratik ikasteko eta hurrengo komunikazio-ekintzetan ezartzeko
ZELAN egingo dugu
FASE ESTRATEGIKOA
Bezeroa eta bere beharrizanak ongi ezagutzea da gure lehenengo lana. Horretarako zurekin bilduko gara, elkarlanean oinarrituko den harremanari hasiera emanez.
Besteak beste, egoera honek jartzen dizkigun traba eta erronka berriak aztertuko ditugu lan prosezuaren nondik norakoak zehazteko. Horren emaitza izango da dokumentu exekutibo bat, zure ibilbide-orria alegia, non finkatuko diren enpresaren/kanpainaren helburuetatik abiaraziko den plan zehatza, xede-publikoaren ezaugarriak eta beharrak kontuan hartuz.
FASE OPERATIBOA I
Edukiak sortu. Fase estrategikoan finkatu dugunarekin edukien gidoiarekin hasiko gara. Kanpaina bakoitza bakarra eta berezia denez bezeroaren perfilaren lengoaiatik abiatuta dagozkion bideo kopurua eta komunikazio kanalak izango ditu abian. Beraz, hori guztia izango dugu kontuan bideo grabaketak, animaturiko testuak, motion graphics, argazkien bidezko muntaia… egiterakoan. Bezeroaren premiak ikusita, eduki erakargarriak sortzeko eskura dituen baliabideak ere aztertuko ditugu, bakoitzaren egoerara moldatuz.
FASE OPERATIBOA II
Plana bera abiaraztea Ikus-entzunezko edukiak behin prest direnean plana abiaraziko da zure enpresaren komunikazio kanaletan. Planean, edukia bezain inportantea da, bidean zehar ager daitezkeen zailtasun zein aukerei erantzutea, eraginkortasunik gal ez dadin. Beraz, plana indarrean dagoen bitartean gainbegiraketa ezinbestekoa izango da, eta zure esanetara izango gaituzu haren nondik norakoak jarraitzeko.
FASE ANALITIKOA
Esparru digitalean egiten dugunaren guztiaren aztarna bertan gelditzen da. Hortaz, ezinbestekoa deritzogu edukien eragina neurtzea kuantitatiboki eta, aukeran ere, kualitatiboki xede-publikoaren iritziak jasoz. Horrek guztiak kalitatezko informazioa emango digu komunitateak enpresarekiko duen atxikimendua ikusteko eta, era berean, jakiteko enpresaren aurrera begirako komunikazioan zer eduki motak dira ondo funtzionatzen dutenak.