Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES
2 azaroa, 2020Begira

BILBAO AURRERA

A zelako poza! Begira BILBAO AURRERA, Bilbo ikus-entzunezko bitartekoen bidez sustatzeko proiektuen poltsarako aurkeztutako proiektua aukeratuetako bat izan da!

Poltsa honen bitartez, Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiak eta Zinebik, Bilboko ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektorea babestu, lagundu eta sustatzea dute helburu.

Proiektuan parte hartzeko hainbat abiapuntu planteatu zitezkeen arren, guk dokumental labur batengatik egin dugu apostu. Lehen eta oraingo Bilbori begirada bat artea eta kulturaren inguruko lau protagonisten eskutik. Horretarako, izugarrizko plantela bildu dugu. Ainhoa Artetxe aktorea, Katixa Agirre idazlea, Erlea Maneros Zabala artista eta Gari  musikaria (!!!) izango ditugu protagonista, beraien ikuspuntu eta disziplina ardatz hartuta, Bilbok bizi izan duen bilakaeraren inguruko gogoeta egiteko.

Guztiok bizi dugun pandemia garai hau eta bere ondorioak ere hizpide izango dituzte protagonistek. Gogoeta hauek, gainera, Jon Gerediagaren poesiak eta Arantzazu Callejaren musika izango dituzte lagun.

Orain lanean hasteko momentua da eta laister izango duzue gure lana ikusgai!

Aurreko bidalketa WomenCinemakers: Larraitz Zuazori elkarrizketa Hurrengo bidalketa Munduko Plazan, azken bi saioak ETB1en!

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo