Ez dago ikus-entzunezko munduan bideoklipa baino disziplina aske, dibertigarri eta erakargarriagorik. Bideoklipak eta musikarekiko pasioak ekarri gintuen bideo mundura.
GAUR EGUN HAUEXEK DIRA GEHIEN MOTIBATZEN GAITUZTEN PROIEKTUAK.
GAUR EGUN HAUEXEK DIRA GEHIEN MOTIBATZEN GAITUZTEN PROIEKTUAK.
Gaur egun, sare sozialetan komunikatzeko ditugun ohiturek markatuta, musikariek ere badakite gehiago ikusi eta entzuten dela abesti bat bideokliparekin eskutik doanean. Dela moda bat, edo dela garai berrien tendentziek markaturiko zerbait, esku zabalak hartzen dugu aspaldian zabaldu den bideokliparen sukar hau.
Abestia hartu, bolumena igo, begiak itxi eta… inspiratu. Hori da bideoklip bat enkargatzen zaigunean egiten dugun lehen gauza. Zatoz guregana ideia bat badaukazu, eta denon artean ekoiztuko dugu bideoklipa. Abesti bat izanda, irudi aldetik zer egin ez dakizula bazatoz ere, gogoz lagunduko dizugu sorkuntza prosezu zirraragarri horretan.