Begira Productora Audiovisual Bilbao
  • Hasiera
  • Proiektuak
    • Dokumentalak
    • Erakundeentzako bideoak
    • Bideoklipak
    • Publizitatea eta telebista
  • Gu
  • Berriak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES
26 iraila, 2017Begira

WomenCinemakers: Larraitz Zuazori elkarrizketa

Berriz ere WomenCinemakers Berlineko aldizkariak ale berezia atera du, emakume zinegile independienteen inguruan. Larraitz Zuazori egin diote elkarrizketa besteak beste. Bertan, “Nosotras, Mujeres de Euskalduna” dokumentalaren inguruan luze hitz egiten du zuzendariak. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, azterketa sakona egin da filmaren hainbat eta hainbat ezaugarri tekniko, estetiko eta kontzeptuen gainean.

Nosotras, Mujeres de Euskalduna dokumentala 2016ko azaroan estreinatu zen, Zinebik bultzaturiko proiektu gisa. Bertan, 80. hamarkadak ezagutu zuen langile borroka indartsuenetako bat gogoratzen da: Euskaldunako borroka. Bereziki, borroka horretan langileen eskubideen defentsan mobilizatu ziren emakume talde baten historioa dakar gogora filmak. Asamblea de Mujeres de Euskalduna izenpean aritu zen emakume talde baten borroka.

Larraitz Zuazok, Euskaldunako emakumeen errealitatea bergogoratu eta azaleratzeaz gain, zera dio elkarrizketan; aukera ikusi zuela proiektu honen bitartez Bilbo hiriak azken urteetan bizi izan dituen aldaketa batzuei “kritika” txiki bat egiteko. Ba omen dago, bere ustetan, hiriaren birmoldaketa bat planteatzen denean, iragana guztiz ahaztu eta eztali gabe egiteko modurik.

Larraitzen elkarrizketa 48. orrialdetik aurrera irakurri daiteke

Aurreko bidalketa “163 Días” dokumentalaren grabaketa. Hurrengo bidalketa BILBAO AURRERA

Begira Productora Audiovisual Bilbao

Jarri gurekin harremanetan
info@begirabideoak.eus
Enrique Eguren 3
48012 Bilbao

Informazio legala
Pribatutasun politika
Cookie politika
© Begira 2017

LinkedIn
Facebook
Instagram
Vimeo